Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

AGIRRE BIZKAITAR FUNDAZIOA

1916an Deustuko Unibertsitate Komertziala abian jarri zuen Fundazioak gaur egun ere Deusto Business Schooli laguntzen jarraitzen du.
Egiten dituen ekarpen garrantzitsuen artean azpimarratzekoak dira La Comercialeko eraikinaren eraberritze lanak finantzatzea edo Fakultatea aberasten duten ekimen eta proiektuei etengabe eskaintzen dien babesa. 

www.fundacionvizcainaaguirre.org



 

Hermanos Icaza  Unibertsitate Komertziala sortzea

Agirre Bizkaitar Fundazioak sortu zuen, 1916an, Deustuko Unibertsitate Komertziala.

Pedro eta Domingo de Aguirreren legatuari esker, euskal enpresaburuen babesarekin eta zuzendaritza Jesusen Lagundiaren eskuetan utzita, Pedro de Icaza jaunak, Aguirre anaien ilobak, Unibertsitate Komertzialaren proiektuari ekin zion.

Horretarako, Agirre Bizkaitar Fundazioa sortu zuen eta Fundazio horrek erosi zuen lursaila eta finantzatu zuen eraikina. Aguirre familiaren eskuzabaltasunari esker sortu zen, beraz, Espainian unibertsitate mailako Ekonomia eta Enpresen Zuzendaritza ikasketak eskaintzen zituen lehenengo ikastegia. 
 

hermano icaza  Printzipioak

Sorrerako helburuetan, ikasketa planean ondoko printzipioei arreta berezia eskainiko zitzaiela zehaztu zen:

  • ⇒ Irakaskuntza aurrerakoia eskaintzea
  • Hizkuntzak lantzeari arreta berezia eskaintzea
  • ⇒ Irakaskuntza teorikoa eta praktikoa uztartzea
  • Pertsona osotasunean heztea, negozioetan aplikatu beharreko morala ere irakatsiz.

 

Fundazioaren ekarpena

1950eko hamarkadaren hasierara arte, Unibertsitate Komertzialean irakaskuntza doanekoa zen, Agirre Bizkaitar Fundazioaren finantzaketari esker. Urte horietatik 1971ra arte, Unibertsitate Komertziala Deustuko Unibertsitateari laga zitzaion arte, gutxienez ikasleen %51k ikasketak Fundazioaren bekari esker egiten zituzten.
1998ko maiatzean, Agirre Bizkaitar Fundazioaren Katedra sortu zen, erakunde horrek sustatuta, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Bilboko campuseko jarduerentzat onuragarri izango ziren ekimenak bultzatu eta antolatzeko. Besteak beste, urte askotan ondoko laguntza eskaini izan du Katedrak:

  • Lizentziaturako ikasleentzat Zuzendaritzako trebetasunetan eta ‘coaching’ean prestakuntza.
  • Logistikako espezialitatea, lizentziaturako programan
  • Informatikako ekipoak eta multimedia materiala eskuragarri jartzea.
  • Atzerriko irakasle gonbidatuak ekartzea eta beste unibertsitate batzuekin nazioarteko harremanak.
  • Irakasleak atzerrian prestatzea.
  • Etab.

hermanos icaza2 Orain dela gutxi, La Comercialeko eraikinaren eraberritze lanak finantzatu ditu, 2011n guztiz berritu baita.

La Comercial Deusto Business Schoolen barruan geratzearen ondoren hasitako aro berri honetan, Agirre Bizkaitar Fundazioak lotura du DBSko Administrazio Kontseiluarekin eta bikaintasuna, berrikuntza eta nazioartekotzea xede duten proiektuak finantzatzeko konpromisoari eusten dio, bultzatzaileen legatuari eta printzipioei jarraiki.

 

 

Patronatua

Pedro de Icazaren oinordekoek osatzen dute gaur Patronatua. Egoitza La Comercialeko eraikinean du.

Harpidetu DBSren albisteetara RSS bidez Harpidetu DBSren ekitaldietara RSS bidez
Deusto Business School
Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak Deusto Business School marka erabiltzen du.

© 2014 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta